Gure Irratiak 30 URTE!
Gure irratiak 30 urte ospatuko ditu 2011ko abenduaren 24ean.
Ospakizun horren karietara, Gure irratiko langile eta administralariek ekitaldi ezberdinak antolatzeko asmoa dugu eta hori 2011kako urte osoan zehar.
Pentsatzen dugu 30 urteak markatu behar direla, irratiaren bizi iraupenan lan egin duten guztiekin, ekonomikoki laguntza ekartzen gaituztenekin eta nola ez gure entzuleekin.
Gure irratiaren xedeak zointzuk dira?
- Eskertzea: Gure irratia sortu dutenak
- Ohoratzea: irratia laguntzen dutenak, bai ekonomikoki, bai eta programazioan (berriketariak , kirol laguntzaileak, kronika egileak)
- Segurtatzea: ondoko urteetako egoera
Urtebetze urtea nola ospatu nahi dugu?
Ekitaldiak antolatuz
Ekitaldi ezberdinak:
- Pilota desafioa: Waltari- Harizmendi: Martxoak 12an Arrangoitzeko trinketean
- Haurren saioa: HKT irabazleak+Tximi Txama+ Haurrock Larresoroko gelan maiatzak 01 ean
- Bertsu saioa: 6 bertsulari + bertsu eskolako ikasleak: Azkainen: maiatzaren 29an.
- Xabier Lete gogoan kantaldia Baionako antzokian
- Eta urtea bururatzeko kantaldi erraldoi bat abenduaren 11an Hazparnen
- 2012 urte hasierako,Haurren ikusgarri bat: pirritx porrotx eta marimotx ekin.
Entzuleen harremana azkartuz
Gure irratiaren entzuleen parte hartzea geroz eta handiagoa da antenan, haien parte hartzea oraindik gehiago bultzatu nahi dugu: irratiaren aldeko ekitaldietan parte araziz:
- Gaztetxeak mobilizatu irratiaren aldeko gaualdiak antolatzeko (entzule gazteen iritziak bilduz, elkar trukaketak garatuz).
- Webguneari esker, entzuleek haien ohar ezberdinak helarazten ahal dizkigute, haiek grabatu soinu edo argazkiak ere denekin partekatuz.
- Mintzaldi bat ere antolatu: irrati libreen egoera eta egunerokotasuna aipatzeko gisan.
Kanpaina berezia
30 urteen karietara, gure irratiak kanpaina berezi bat bultzatuko duÊegoera ekonomikoa hobetzeko.
Horretarako gure irratiak egin araziko ditu komunikazio tresnak gure irratiko 30 urteen logoarekin.