[media irakurgailuen bidez entzuteko fitxategia jaitsi]
Ez da hain sinple, zenbakiak kondutan hartuz, Ipar Euskal Herrian biztanleen errentak, kostaldean, barnekaldean baino %27 azkarragoak dira (Gaindegia : http://www.basqueinfo.net/?p=2041 ). Zergatik desberdintasun hori? Xehetasunak, Ekonomia eta soziologia erakaslea den Xole Mariluzekin :
Hau da, Atxik Berrituz kolektiboaren osteguneko hitzorduaren helburua. Giristinoek, bake prozesuan parte hartzeko asmoa dute, elkarrizketa, gogoeta eta otoitzaren bidez. Ostegunean, Baionako diozesan, gaueko 8an da hitzordua, deneri idekia. Aitzin jasta bat Peio Ospitalekin :
Hori bai galdera interesgarria Sabina Hourcadek Arantxa Idieder lankidearen galderei erantzuten die.
Atzo, laborantxa ganbarako hauteskundeen emaitzak argitaratuak izan dira. Laurentx Etxegoin han zen.
Mintzaldi bat bazen aste ondar hontan Xiberoko prentsari bürüz lehen gerla mundiala baino lehen.Benat Larrory gure lankidea han zen eta llabür bildüko deikü mintzaldi hori.
Jean Marc Landarretx Mendiboure autoeskolako zuzendaria Goiz Berri emankizuneko gomita genuen goiz honetan. Arantxa Idiederrekin batera, bideko sekuritatea aipatu dute.
Azken hilabete honetan, Herriko Etxeak Espilondoren agintaldiko 3 urteetan eginikoak aztertu dituzte eta badirudi ez direla biziki kontent. Lur Otxoantesana Iñaki Zaldunbiderekin egon da.
Aitor De PORTUONDOk sendabelarrak ongi ezagutzen ditu. Bi astero, gure baratzean edo bide bazterretan biltzen ahal diren landareak nola baliatu aipatuko dauku. Aste huntan, Asuna landarea nola baliatu? Zertan laguntzen ahal gaitu asunak? Joana ARBELETXE, Aitor De PORTUONDOrekin :
Euskal kultur erakundeak ekoizten duen "Itsasturiak" izeneko erakusketak itsas munduaren inguruko lekukotasun berri bat eskaintzen du, Donibane Lohizune - Ziburuko marinelen bizia multimediaren bidez kondatuz. Terexa Lekunberrik erakusketa honen nondik norakoak esplikatu dizkio Olatz Idoateri.
Hilabetean behin Joana Falxak justizia gaiei lorturiko kronika eskaintzen digu. Aste hontan, atxiloaldietaz aritu da.
Jean Mixel Aizager laboraria Goizberriko gomita zen gaur. Kasazio gortearen erabakiaren zain, DNA fitxaketa bururaino ukatuko duela berretsi du.
Medikuak alderantzizkoa ez badio, harreman sexualek ez dute haurdunaldian arazorik ekartzen. Aldaketa bakar bat, usaiazko posizio guziak ez direla egiten ahalko. Agurtzane ORMATZA sexologoa :
udrey HOC-en ustez Tree Of Life (urrezko palma ukan duen filma) lokartzeko aproposa da, eta La Conquete filma ez da urrun erez. Thierry BISCARY-k musikak ere aipatzen ditu : Chava Alberstein "Yiddish songs" diskotik : "Kinder yorn" (Childhood years) eta Moon dog "Sax pax for sax" diskotik : "Paris" :
Nere bikotean arazoak ditut, bakardadeak min egiten dit, nere generoaz ez naiz segur, edo nere buruaz ez naiz segur. Sexologoa hor da galdera desberdinei erantzuteko. Agurtzane ORMATZAk sexologoa erraiten digu, zoin den bere lana :
Xabi STRUBELL berriz heldu zauku Goiz Berri emankizunera. Hego Euskal Herriko hauteskundeak bildu duen fama, sarearen garrantzia iraultzarentzat. Bor-bor orokor bat gizartean, eta panorama politikoan :
Momentu huntan ainitz aipatzen den FMI, Nazioarteko Diru Funtsa. Bainan zer lan eramaiten du? Ze leku du Europak erakunde huntan. Hainbat galdera Arantxak pausatu dizkionak Artzai MENDIBURUri:

Gure Irratia - Landagoien, 64480 Uztaritze [Lapurdi - EH] - 05 59 59 30 01
webgunearen diseinua eta programazioa: iF Diseinuak