[media irakurgailuen bidez entzuteko fitxategia jaitsi]
InfoZazpi irratiko kazetaria den Ion Telleriarekin zuzenezko pundu bat egin dugu goiz huntan, Ondarruatik zuzenean :
Hamar urte betetzen dituela aurten MIZANBU (Miarritzen, Zangoz eta Buruz), gaztetxeak. Eta jadanik hirugarren gazte gizaldiak hartua du erreleboa. hogei urte dituen Julen Dolozor da gaztetxeko presidentea. Mattin lankidearen mikroan entzuten dugu.
Kanboko Zelaia artaetxeko elbarri multzo batek erakusketa bat ireki du Biarritzeko itsas erakustokian, maiatzeko hilabete osoan bisitagai egonen dena. Kanbo gainaldean kokatua den Zelaia arta unitatean elbarri helduak errezibitzen dituzte. Pier ESAT ateleriaren animatzaileak zehaztuko digu gaia Mattin lankidearen mikroan.
Urteak eta urteak dira hitzordu hunek dantzari gazteak biltzen dituela gune ezberdinetan dantzaren ohoratzeko, kale animazio eta ikusgarri erraldoi batekin, aurten 900 haur inguru bilduko dira 27 talde ezberdinetan Baionako karrikak dantzaz betetzeko Lauga gelan bukatu aitzin, Xan Beyrie lankidea Jon iruretagoiena Iparraldeko Dantzarien Biltzarreko ordezkariarekin mintzatu da.
Zaldi saboina ezagutzen genuen, asto esnearekin egtindakoa ere bai, bainan zergatik ez pottokaren esnea erabili euskal herriko saboina ekoizteko? hara ze ideia izan duen Mikel Ambilibiak, eta Xan Beyrie lankidearen mikroan esplikatzen digu.
Martxoaren lauean irekiko da Urdazuri erreka uholde planaren berritzeko inkesta publikoa, lau herriko etxetan : Ainhoa, Sara, Senpere eta Azkainen, baita Hego Lapurdiko hiri gunearen egoitzan ere. Urdazuri errekaren uholdeek manera berezi batez markatu dute Senpere, hainbat aldiz erreka hedatu baita inguru hurbileko etxetara sartuz. Uholde plana berritzeko prefetak lan luze bat egin du izendatu ditugun lau herriko etxekin, aldiz, gauza kuriosa, Senpereren kasuan uholde plan berritua bilkura batean presentatu dutelarik ez dute Luberri oihanean eraikia den barradera kontutan hartzen. Puntu hori besteak beste argitu nahi izan du Mattin lankideak Peio Ainzi Senpereko axuantarekin.
"Xalbador kolegioa, etxe zaharretik amets berrira" lemapean, kanpaina berezia abiatu du Kanboko Xalbador kolegioak. 30.urteurrena beteko du aurten. Antolatu dutenaren berri eman dio Terexa Lekunberri kolegioko lehendakariak Ekhi Erremundegiri
Euskarazko postu erdi baten galtzeko arriskua dute Baionako Jean Moulin eskolan. Gurasoak kezkatuak dira, postu erdi hori galduko balitz, klase bakoitzean 30 haur izanen bait dira, ikasteko baldintzak okertuz. Alots Nesprias, Jean Moulin eskolako gurasoarekin mintzatu da Ihintza, kezka horren berri eman dio :
Ihauteri garaia eta herri guziak berenak prestatzen ari dira ezker eskuin. Lartunbat huntan, besteak beste, Hazparneren aldi izanen da eta lapurdiko herri huntan Eihartzeak ditu antolatzen. Programa zabal bezain intersgarria prestatu dute eta horren aipatzeko Julie eta Ximun Eihartzea elkarteko kideak gomitatu ditu Olatz lankideak
Euskoa martxan da ! Urtarrilaren 26an ofizialki sortu ondotik, gaur egin ditu lehen pausoak. Jadanik kidetza hartua duten 700 bat erabiltzaileek, euskal monetarekin egiten ahalko dituzte haien erosketak, hemendik aitzina. Ekhi Erremundegi, Baionan izan da, tokiko monetaren hasiera bertatik bertara segitzen
Harpe edo Leizeen iluntasuna eta misterioa erakusten duten argazkiak ikusgai dira Patxi Laskarai Donibane Lohitzuneko argazkietan. Otsozelai eta Isturitzeko harpeetan egin lanetik dator Goizari Beha izeneko erakusketa, Martxoaren 10a arte bere herrian ikusgai izanen dena. Aiert Iriarte kazetaria harekin elekatu da
Uztaritzeko oposizioak Herriko kontseilura eramanen du, polizia munizipalaren esku bukatu duen 5 urteko haurraren afera. Polemika bizia sortu du gertakariak eta erreakzio anitz eragin ditu. Herriko Etxeak prozedura bete duela argumentatzen badu ere, gurasoek jantokiko gastuak ordaindu ez zituztelako, ondorioak haurrak pairatzea onartezina dela erran dute alde gehienek. Iritzi berekoak dira ere, Uztaritzeko oposizioko hiru taldeak. Ekhi Erremundegi Mikel Goienetxe hautetsiarekin mintzatu da :
Bastidako herria Hazparneko herri elkargoan sartu da urtarrilaren lehena kari. Pierre Haizager, Hazparne lurraldeko presidenteak, sartze horren xehetasun tekniko eta juridikoak emaiten ditu, Mattin Larzabal lankidearen mikroan
Urte berriaz geroztik aldatua da Hego Lapurdiko herri elkargoaren izena, Aglomerazio edo hirigune izaitera pasatu da. Aldaketak zer ekartzen duen galdatzen dio Mattin Larzabal kazetariak Mixel Hiriart presidenteari
48 ama-laguntzailek euskaraz lan egin ahal izateko ziurtagiria jaso zuten joan den astean. Euskararen erakunde publikoak AEKrekin eraman duen desmartxa da. Hala nahi zuten ama laguntzaileek, haien euskara maila neurtzeko azterketa bat iragan dute eta hemendik aitzina, euskarazko zerbitzua eskainiko du haien bidez Kontseilu Nagusiak. Ekhi Erremundegi, Ama laguntzaile horiekin eta Frantxoa Maitia EEPko presidentearekin mintzatu da
250 bat pertsona bildu da Baionan, France 3 Euskal Herri sustengatzeko, giza kate baten bidez. Kazetariak, hautetsiak... Arantxa Idieder han gaindi ibili da eta Michelle Gracy, F3EHko langilea elgarrizketatu du


Gure Irratia - Landagoien, 64480 Uztaritze [Lapurdi - EH] - 05 59 59 30 01
webgunearen diseinua eta programazioa: iF Diseinuak