entzun

zuzenean

BERRIAK

Intxaurra, Lesakako Mairu Antzerki Tailerra taldearen antzezlana igandean Azkainen

2024ko Apirilaren 12a

Intxaurra_%20Lesakako%20Mairu%20Antzerki%20Tailerra%20taldearen%20antzezlana%20igandean%20Azkainen

Intxaurra Lesakako Mairu Antzerki tailerra taldearen pieza azken aldiz ikusgai izango da igandea honetan / MAIRU ANTZERKI TAILERRAK

MP3 jaitsi (21 Mo)

Terexak eritasun bat badu, bainan bera, bere intxaurrondoaren osasunagatik kezkatuagoa da.

Hau da, Lesakako Mairu Antzerki tailerra taldearen Intxaurra antzerkiaren abiapuntua. Intxaurra antzerkia, igande honetan apirilaren 14an emanen dute Azkaingo St Ignace opor zentroan, arratsaldeko 5etan.

Antzerkia idatzi duen Gaizka Sarasolarekin hitz egin du Arantxa Idiederrek.

Sartzeak salgai izango dira egunean bertan: Helduak (15 urte +) 10€ - Prezio apalak 5€. Erreserbak Azkaingo Herriko Etxean 05.59.54.66.89


BERRIAK

Ikusgarri handi bat, Iparraldeko Dantzari egunarentzat Hendaian

2024ko Apirilaren 12a

Ikusgarri%20handi%20bat_%20Iparraldeko%20Dantzari%20egunarentzat%20Hendaian

Pierre Latasa eta Ihintza Irungarai Iparraldeko Dantzarien Biltzarreko langileak / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (13 Mo)

Iparraldeko Dantzari eguna iraganen da Hendaian larunbat honetan apirilaren 13an. Akelarre dantza taldea eta Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak elkarlanean antolatzen dute eguna.

Dantzari Ttiki haurrei zuzendu eguna delarik, larunbat honetako egunak nerabezarotik helduenera heltzeko asmoa du. 10:00etatik aitzina dantza eta ikusgarria, 14:00etan bazkari alaitua arratsaldean dantza desafioak eta 20:00tan dantzaldia Holako Deluxekin.

IDBko Ihintza Irungarai eta Pierre Latasak hitzordua aipatu diote Panpi Mercapideri.

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Dantzaria zirelarik maite duzu jendeak begiratzen zaituelarik, alta ez du erran nahi konfiantzan zirela"

Dantzaria%20zirelarik%20maite%20duzu%20jendeak%20begiratzen%20zaituelarik_%20alta%20ez%20du%20erran%20nahi%20konfiantzan%20zirela

Joana Olasagasti dantzariarekin, gorputzarekiko harremana edota dantzak transmititzen ahal duena ere aipatu dute goiz honetan / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Goiz honetan dantzari bat zuen gomita Panpi Mercapidek: Joana Olasagasti. Animatzaile izana irratian, gaur egun kronikari da ere Kanalduden, Harri Saldan.

Konpainia desberdinetan ibili da, sekulan finkatu gabe, maite baitu jende desberdinen gurutzatzea. Euskal dantza guti egin duela salatu dauku Joana Olasagastik, modernoa aldiz, edota kabaretea gehiago.




2024ko Apirilaren 10a


EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2024 04 02

Adi%202024%2004%2002

MP3 jaitsi

Verde Prato eta Bronquio, La Txama, BiderBost, Rise To Fall, Bnny, Sergent Garcia, Goulamas'K, Love Fame Tragedy, Palace, Parquet, Nerves, Oposite Day.


2024ko Apirilaren 10a



KRONIKAK
NORA ARBELBIDE | LITERATURA

“Klasiko bat delarik berriz irakurtzen ahal dugu gaur egungo begiekin, eta dretxo dugu horren egitea”

Klasiko%20bat%20delarik%20berriz%20irakurtzen%20ahal%20dugu%20gaur%20egungo%20begiekin_%20eta%20dretxo%20dugu%20horren%20egitea

Jon Miranderen Haur Besoetakoa euskal literaturaren klasikoaz aritu da Nora Arbelbide / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (37 Mo)

Jon Miranderen Haur Besoetakoa aipatu digu hilabete honetan Nora Arbelbide kronikariak. Pedofilia, intzestoa edota suizidioa bezalako gaiak jorratzen dituen eleberria, Jon Miranderen bakarra izan zen.

1970an argitaratu zuen testua 10 urte lehenago idatzia zuen, bainan ez zuen nehork lehenago atera nahi izan.

Jon Mirande tabuz inguratua, nazia izan zelako, eta testu higuingarriak zituelako ere, Nora Arbelbidek Haur Besoetako euskal literaturaren klasiko bat dela aipatu dio Arantxa Idiederri. (Kasu Spoiler ttipi bat kronikan, liburua irakurri nahi duzuenentzat!)

Jon Miranderi buruzko Josu Martinezen filma ostegunean, apirilaren 11an aurkeztuko dute Baigorrin 20:30tan, eta ondotik solasean ariko dira Joseba Sarrionandia eta Nora Arbelbiderekin batera.



2024ko Apirilaren 09a


KRONIKAK
ARANTXA LANNES | ARTEA

“Tindu beltz hori, dantzaren lekukotasun bat bezala gelditzen da”

Tindu%20beltz%20hori_%20dantzaren%20lekukotasun%20bat%20bezala%20gelditzen%20da

Josef Nadj tindu beltzez beztiturik, Les Corbeaux ikusgarrian / Josef Nadj

MP3 jaitsi (29 Mo)

Jatorriz serbiarra den Josef Nadj artista aipatzen digu hilabete honetan Arantxa Lannes kronikariak.

1957an sortu artista marrazkian hasi zen, eta Parisera joan zelarik bizitzera mimoa edota dantzan murgiltzen hasi zen. Josef Nadjek unibertso berezi bat sortzen du bere ikusgarrietan, absurdoa, poesiarekin eta iluntasunarekin ere.

Jestual biziki zorrotz eta zehatza duen dantzaria aipatzearekin batera, dantza garaikidearen gaian ere sartu dira Arantxa Idiederrekin. Aipatzen dituen hiru ikusgarriak: Paso Doble, Les Corbeaux eta Mnémosyne.


2024ko Apirilaren 05a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016