entzun

zuzenean

KRONIKAK
NORA ARBELBIDE | LITERATURA

“Usu xekatzen duzun liburuaren ondoan da, zuk behar duzun liburua”

2024ko Maiatzaren 07a

Usu%20xekatzen%20duzun%20liburuaren%20ondoan%20da_%20zuk%20behar%20duzun%20liburua

“Mundua pitzatuta dago, bainan hantxe gabiltza oinez” Harkaitz Canoren liburuan liburuzainaren ekarpena baloratua da/ GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (27 Mo)

“Mundua pitzatuta dago, bainan hantxe gabiltza oinez” liburua aipatzen digu hilabete honetan Nora Arbelbidek.

Liburu bat ilustrazioekin, itxuraz haurrei zuzendua zaiela pentsa genezakena, bainan Biarritzeko liburuzainaren ustez helduentzako liburua da Harkaitz Canorena.

Liburuaren abiapuntua metaforikoa da, aita alaben arteko harreman bat, paperezko hegazkin desafio literarioz marraztua; Arantxa Idiederrekin aipatu dute.

KRONIKAK
ARANTXA LANNES | ARTEA

“Ikusle gisa mila emozioz zeharkatuak gira”

Ikusle%20gisa%20mila%20emozioz%20zeharkatuak%20gira

May B ikusgarria, Maguy Marin koreografoak sortu zuen duela 43 urte, eta oraindik ematen dute obra.

MP3 jaitsi (29 Mo)

Badu orain 43 urte lehen aldiz eman zutela May B dantza ikusgarria, eta segitzen dute ematen.

Arantxa Lannes kronikariak ikusi ahal izan du pasa den hilabetean Angelun, aspaldian ikusi nahi zuen obra. Dantza eta antzerkia uztartzen dituen ikusgarria da, Maguy Marin koreografoarena.

Arantxa Idiederri aipatu dio.

Kronikan aipatzen ditu bideo batzu, interesa baldin baduzu hau edo hori ere so egiten ahal duzue.


2024ko Maiatzaren 07a

KRONIKAK
IKAS | PEDAGOGIA

Bi etxe maitasun bera: burasoak separatzen direnean

Bi%20etxe%20maitasun%20bera:%20burasoak%20separatzen%20direnean

Unai Zubeldia IKAS zerbitzuko langile hilabeteko liburuekin / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (23 Mo)

Haurrei zuenduak zaizkien bi album aipatzen dizkigu hilabete honetan Ikas pedagogia zentroko Unai Zubeldia kronikariak.

3 eta 8 urte artekoei zuzendua zaizkien bi album ilustratuak dira, Ixabel Etxeberriaren testuekin, eta Garbiñe Ubedak ilustratuak.

  • Urtaroak liburuxkan, xakur ttipi bat segitzen dugu hilabetez hilabete, bertsu zonbaitzukin.
  • Bi etxe maitasun bera-n aldiz, burasoen separaketa aipatzen da, haurren ikuspegitik.



2024ko Maiatzaren 07a




KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

Zauria gainditu eta baliatu

Zauria%20gainditu%20eta%20baliatu

Resilient Man dokumentalean, zauritu den dantzari baten ibilbidea segitzen dugu, zaurgarritasunetik beste indar batera eramaiten gaituena.

MP3 jaitsi (27 Mo)

Otxanda Larzabal-Idiartek film bat eta zinema festibal bat aipatu dizkigu aldi honetan.

  • Resilient Man dokumentala, dantzari baten segipena zauria bizitzeko eta gainditzeko bide hortan
  • Docketan Topa Baionako Atalante zinema festibalean ikusgai izango diren film batzu aipatu dizkigu, Iraniarrak eta bereziki euskaldunak.

2024ko Maiatzaren 03a

KRONIKAK
JOSEBA AURKENERENA

Anjela Kerexeta, Ameriketan betiko gelditu zena

Anjela%20Kerexeta_%20Ameriketan%20betiko%20gelditu%20zena

Anjela Kerexeta, 1877an, Joxe Mari Iparragirre bardoarekin izan zituen zortzi haurrekin / ZUZEU

MP3 jaitsi (47 Mo)

Gipuzkoako Alegia herrikoa zen Anjela Kerexeta Aizpuru, gazte-gaztetik Tolosako ostatu batean zerbitzari ibili zena. Joxe Mari Iparragirre Balerdi aipatu tabernan ibili zen kantari eta bertsoz kortejatu zuen neska gaztea. Garai hartan Iparragirrek 36 urte zituen.

Argentinara joan ziren, eta Buenos Airesen ezkonduko ziren. 1858ko udan iritsi ziren Buenos Airesera, eta hango portuan euskaldun asko zeuden Joxe Mari Iparragirreren zain, ordurako bere kantua, “Gernikako Arbola” alegia, arras famatua eta zabaldua baitzen munduko euskaldun guztien artean.

Anjela Kerexetaren bizi istorioa kondatu digu Joseba Aurkenerenak.


2024ko Maiatzaren 03a


BERRIAK

Lapurdiko haurrak taula gainean kantuz igandean

Lapurdiko%20haurrak%20taula%20gainean%20kantuz%20igandean

Izen emateak bukatuak dira bainan eguna deneri irekia da.

MP3 jaitsi (2 Mo)

Baxe Nafarroa eta Xiberoko kanporaketen ondotik Gure Irratiak antolatu Lapurdiko Haur Kantu Txapelketaren txanda izango da Maiatzaren 5ean Larresoron, Ote lore elkartearen laguntzarekin. Txapelketa baino gehiago, euskarari eta euskal kantugintzari plaza bat eskaintzeko lekua izango da eguna, eta parada eder bat haurrentzat eszena gaineko esperientzia bizitzeko.

Aurten sekulan baino izen emate gehiago izan dugu, orotara 40 kantu emango dituzte berrehun bat haurrek.

Epaimahaiak goiz bukaeran haurtxoei eta arratsalde bukaeran gaztetxoei banatuko ditu sariak. Maitena Beheran, Marilou Lapeyrade, Patxi Amulet, Antton Larrandaburu eta Kattalin Indaburu musikari, kantariak izango dira aurtengo epaimahaiko kideak. Horrezgain, publikoak ere bere kantuarentzat bozkatzen ahalko du goizean, eta arratsaldean.

Berezitasun bat izango du aurtengo edizioak, Maite Idirin urtetan Lapurdiko Haur Kantu Txapelketaren bultzatzaile eta laguntzaile izan den artista gogoan izango dugulako. Epaimahai kideek Maite Idirinen kantu bat eskainiko dute, txapelketa bukatzerakoan.

Edateko eta jateko izango da bertan, sartzea egun erdiarentzat 8 eurotan izango da, 10 eurotan egunarentzat eta urririk 12 urte artekoentzat.



2024ko Maiatzaren 02a

BERRIAK

Epaiskan ze berri?

Epaiskan%20ze%20berri?

Bertso bazkaria Epaiskan egingo dute maiatzaren 4an / EPAISKA

MP3 jaitsi (21 Mo)

Baionako pannecau karrikan kokatua den Epaiskan, larunbat honetan bertso bazkari bat antolatzen dute.

Bi bertsolari, bi belaunaldi, bi probintzia desberdinetarik datozenak elkartuko dituzte: Haira Aizpurua eta Onintza Enbeita.

Baliatu gira, Epaiskaren ondoko hitzorduak aipatzeko tartean maiatzaren 10ean antolatu duten kontzertua: Ikusiko! Baionako talde berriak joko du Debagoienako Neallta Folarekin.

Arantxa Idiederrek hitz egin du elkarteko kide den Martin Antxiarekin.

Erreserbatzeko bertso bazkariarentzat: 07 45 05 36 90



2024ko Maiatzaren 02a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016