BERRIAK
"Dantz'Hari, ez da gaurko argazkia bakarrik, Zirikolatzen ibilbide osoa da, hari hori erakutsi nahi izan dugu"
2024ko Apirilaren 23a
Paxkal Duhau Zirikolatz elkarteko kide, eta txistularia / GURE IRRATIA
Zirikolatz Senpereko dantza taldea bere 45 urteak ospatuko ditu apirilaren 26 eta 27 honetan. Dantz'Hari dantza ikusgarria proposatuko dute bi egunez segidan, 8 eta 76 urte artean dituzten ehun bat senpertarrek.
Liburu bat ere argitaratu dute, Henri Duhau, Zirikolatz elkarteko lehen presidenteak egin duen artxibatze eta biltze lanari esker.
Arantxa Idiederrek hitz egin du Paxkal Duhau Zirikolatz elkarteko kide, eta txistulariarekin.